Katalunia
Hizlaria
Hideki Matsuhisa
Chefa Koy Shunka* jatetxean (Bartzelona, Espainia)

Ferran Adriàk beti defendatzen du Koy Shunka jatetxea herrialdeko onenetakoa dela. Ezer gutxi gehiago esan daiteke Espainian Michelin izar bat duen japoniar chef bakarraz.
Toyota hirikoa (Japonia) da Hideki Matsuhisa, eta oso gaztetatik hezi zuen aitak –sushi maisua eta jatetxe-jabea– japoniar sukaldaritzaren artean.
Tokioko hainbat jatetxetan trebatu ondoren, 1997an iritsi zen Espainiara, non liluratu egin baitzuten produktu mediterraneoen aniztasunak eta kalitateak. Orduan hasi zen itxura hartzen japoniar sukaldaritza-tradizioa eta produktu mediterraneoak batzeko bere kontzeptua.
Bartzelonako hainbat jatetxetan lan egin ondoren, emaztearekin, arrebarekin eta koinatuarekin batera negozio propioa irekitzeko erabakia hartu zuen. Horrela sortu zen Shunka (2001), japoniar taberna tipikoa, Gotiko auzo erdi-erdian dagoena. Beranduago sortuko zen taberna haren anaia: Koy Shunka (2008), lehenengoaren gourmet bertsio sofistikatua.
Aurrerago, jatetxe gehiago inauguratu ditu. Koy ireki zuen, tximiniadun erretegi japoniarra, eta Majide, Shunkako spin-off bat. Andorran ere badu negozioa, Sport Hotel Hermitage & Spa (Soldeu) hotelean.