Gaztela eta Leon
Hizlaria
José Gordón
El Capricho jatetxearen jabea (Jiménez de Jamuz, León)

Haragi-zaleen erromes-lekua da El Capricho, eta José Gordónekin, jardunbide jasangarriak errespetatzen dituen leku ere bihurtu da.
XX. mende hasierako jatetxea da El Capricho; Joséren aitona Segundo Gordónek kobazulo bat hondeatu zuen Jiménez de Jamuz udalerrian, upategi bat egiteko eta, aldi berean, udarako merendero bat irekitzeko. Urte batzuk geroago, haren bilobak haragiaren tenplu bihurtu du leku hori; horrela, idi-haragia hautatu, hazi eta kozinatzen du, hainbat sari ekarri dizkion zigilu berezi bat jorratuz (World's 101 Best Steak Restaurants zerrendan bigarren lekuan egon da, eta lehenengo lekuan, berriz, Europakoan).
400 bat idi ditu, kontu handiz hautatutakoak, abeltzaintza estentsiboko 100 hektarea baino gehiagoko lursailean; horrez gain, zereala lantzeko beste 100 bat hektarea ditu, baita mahastiak ere. José Gordón-ek jasangarritasunaren eta animalien ongizatearen premisetan oinarrituta kudeatzen du espazioa, produktu berezia eta kalitatezkoa lortzeko helburuz.